Lau sakandar Artea Oinezen

Guaixe 2016ko api. 27a, 14:27

Beste behin ere Nafarroako ikastolen festaren eta artearen arteko uztartzea eman da eta Artea Oinez erakusketa ikusgai dago. Viana eta Lodosasko ikastolek antolatuta, erakusketa Iruñeko gotorlekuko Arma aretoan bisitatu daiteke, maiatzaren 22ra arte. Ostiralean mustu zuten erakusketako komisarioa Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria da, Josu Reparaz. Hark 72 artisten 74 lanekin osatu du erakusketa, izen ezagunekin eta bidea egiten ari diren sortzaileekin. Haien artan daude Jose Ramon Anda, Dora Salazar, Txuspo Poyo eta Mikel Okiñena. Iruñearen ondoren, Lodosako Kultur Etxeko Agustinos aretoan ikusgai izanen da, maiatzaren 27tik garagarrilaren 17ra.