Eragileen Maiatzaren 1erako deia

Guaixe 2016ko api. 29a, 13:21

Igandean, 18:00etan, Altsasuko plazan.

Langileen Eguna dela eta, Sakanako hainbat eragilek eta kolektibok bat egin eta manifestazioa deitu dute etzirako. Orainak itotzen gaituelako, Sakanako etorkizuna eraiki leloa du manifestazioak. Deitzaileek aurreratu dutenez, “Sakanan hainbat gai eta problematika jorratuko dituen manifestazioa izanen da” etzikoa. Azaldu dutenez, “lan merkatuaren eta sistema zapaltzaile honen kontra gaudelako, langile prekarioak, langabetuak, pentsionistak, praktiketan musu-truk lan egiten duten ikasleak, euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatzen dutenak, lan merkatuak mespretxatuak dituen emakumeak… kalera aterako gara gure haserrea adierazteko eta gure eskubideak aldarrikatzeko”.