Parlamentuak gobernuari: klinika sare publikoan sartu edo ituna sakondu

Guaixe 2016ko mai. 5a, 17:53
Parlamentuko Osasun Batzordekoak klinika bisitatu zutenekoa.

Nafarroako Parlamentuko Nafarroako Gobernua premiatu du bai Josefina espezializatuak erreferentzia zentro gisa gauzatzen duen funtsezko lana bai klinikak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sare publikoaren barnean behar duen egonkortasuna. Edo, behintzat, egungo ituna sakondu dezan, ezinbesteko baliabide horren bideragarritasuna bermatze aldera.

Osasun Batzordeak atzo egindako bilkuran, bestalde, adierazi zuenez, “epe ertain-luzera, Alzheimer gaixotasunak gero eta pertsona gehiagori eraginen die Nafarroan”. Hori dela eta, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatu du “azterlan bat egin dezan, errealitate hori kontuan hartuta, eta Erriberan Ospitale-gune bat sortzearen aukera azter dezan, Nafarroako herritar guztiei ekitatea eta irisgarritasuna bermatzeko asmoz”. Mozioaren alde Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek egin zuten. UPN eta PP abstenitu egin zen.