Yauntsiyek eta kaxkarra

Guaixe 2016ko mai. 10a, 08:56

Atzo arratsaldeko laino beltzek yauntsiak eta kaxkarra utzi zuten gurean. Lizarragako kaleak une batez erabat txuritu zuen kaxkarrak. Etxarri Aranazko meteorologia estazioan 17:10 eta 18:40 artean ia 26,7 litro ur metro koadroko zenbatu zituen. Denbora gutxian botatako hainbeste ur Zurkillo errekak ezin izan zuen bideratu eta gainezka egin zuen Etxarriko Tellerialde parean. Lainoak ibarraren beheko partetik joan ziren Aralarko eta Urbasako estazioen prezipitazio datuek erakusten dutenez: 14,7 eta 17,8.