Irurtzundar talde polita Irati Trailean

Javier Noveleta 20.a sailkatu zen Irati Trail Luzean (22,6 km)

Igandean jokatu zen Irati Traila. Korrikalariek bi lasterketa zituzten aukeran: luzea (22,6 km) edo motza (10,7 km). 164 korrikalari aritu ziren guztira. Irurtzundar koadrila ederra aritu zen proba luzean, 7 irurtzundar hain zuzen, eta Ihouaun Nassirik (1:48:27) eta Uxue Loizuk (2:25:15) irabazitako lasterketan Javier Noveleta izan zen lehendabiziko sakandarra, helmugan 20.a (2:10:38). Bestalde, proba motzan Alberto Azparren oibardarra izan zen nagusi (50:14) eta Haizea Ramirez de Alda altsasuarra izan zen lehen sakandarra, helmugan 29.a eta zazpigarren emakumezkoa (1:16:45).

Codon 16.a Arantzan
Igandean Arantzako mendi lasterketa jokatu zuten 120 korrikalarik. Joseba Larralde beratarra (1:26:30) eta Aitziber Ibarbia zizurkildarra gailendu ziren (1:49:38). Berriro ere irurtzundar bat, Francisco Codon, izan zen lehen sakandarra, helmugan 11.a (1:40:39).

Otala Zelai
Igandean jokatutako Otala Zelai I. Herrikoian Sergio Garcia izan zen 150 korrikalariren artean azkarrena (27:10). Enrique Aldasoro altsasuarra 44.a iritsi zen (39:20).

Sakandarrak Irati Trailean
Luzea (22,6 km, 1.100 m desnibel +)
1.Ihouaun Nassiri (Logroño): 1:48:27
20.Javier Noveleta (Irur): 2:10:38
27.Iñigo Rekalde (Irur): 2:16:22
36.Iñaki Morillas (Irur): 2:19:41
42.Iñigo Etxarte (Irur): 2:23:38
43.Andoni Goñi (Irur): 2:24:50
97.Joseba Rivas (Irur): 2:48:01
111.Francisco Jose Juango (Irur): 2:55:04

Motza (10,7 km. 300 m desnibel +)
1.Alberto Azparren (Oibar): 50:14
29.Haizea Ramirez (Alts): 1:16:45
32.Unai Razkin (Irur): 1:18:48
34.Igone Moreno (Etx): 1:20:09