Zahar-etxe atseginen alde

Guaixe 2016ko mai. 22a, 12:16

Pasa den astean Altsasuko azokan zabaldu zuten mezu bera Etxarri Aranazko azokara eramanen dute Sasoia, Nafarroako Jubilatuen elkarteko kideek astelehenean, 11:00etan. Elkarteak zahar-etxeei buruzko ikerketa egin du eta haietan hainbat gabezia opatu ditu. Haiek salatu eta adinduendako erresidentzia atseginagoak aldarrikatuko dituzte. Horrekin batera, jubilatuen eta pentsiodunen arazo sozial eta eskubideen inguruko hitzaldia antolatu du Sasoiak. Asteazkenean izanen da eta EH Bilduko parlamentari bat izanen da hizlaria.