Ikasle sakandarrak Confint topaketan

Guaixe 2016ko eka. 7a, 09:33

Altsasu institutuko eta Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleak Nafarroako Confint topaketan parte hartu zuten ostiralean.

Gazteen artean planeta zaintzeko ardura sustatzeko antolatzen dira Confint topaketak nazioartean. Ikastetxeetan Confint topaketak eginez hasten da. Ondoren, erkidegoko bilkurak izaten dira.  Ingurumenaren eguna zela eta, ostiralean Nafarroako Confint topaketa izan zen Iruñean. Nafarroako Ikastetxe Jasangarrien Sareko kide diren bederatzi ikastetxeetako 58 ikasle eta 13 irakasle elkartu ziren, haien artean Altsasu institutukoak eta Sagrado Corazon ikastetxekoak. Bakoitzak diseinatu eta garatu zituzten proiektuak erakutsi eta azaldu zituzten. Gainera, elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta ingurumen tailerretan elkarlanean aritzeko aukera izan zuten. Estatuko Confint topaketa Errioxan izanen da azaroan.