Sakana Parapente Eguna 2016

Guaixe 2016ko eka. 9a, 12:30

Ehun parapentelaritik gora elkartu ziren larunbatean Iturmendin, Sakana Parapente Egunean

Larunbatean goizetik hasita zerura begiratu eta makina bat parapente hegan ikusteko aukera izan zen gurean. Izan ere, Baiza Parapente taldeak Sakana Parapente Eguna antolatu zuen, egun osoko festa. Ehun parapentelari baino gehiagok eman zuen izena eta egun politaz gozatzeko aukera izan zuten. Goizean Aitzkozarren bapo gosaldu ondoren, Santa Marinara oinezko igoera izan zen, jendeak ibilbidea ikasi dezan. Horretaz gain, Santa Marinako aireratze guneetara garraio etengabea egon zen. Inor hegan egin gabe ez geratzeko, biplaza hegaldiak ere eskaini ziren. Eguraldiak festarekin bat egin zuen eta nahi izan zuen guztiak hegan egiteko aukera izan zuen. Bitartean, goian, Santa Marinan eta behean, Iturmendin, zer jan eta zer edan zegoen.

Egun osoan hegan egin ondoren, arratsalde partean Iturmendin jarraitu zuen festak. Bakaikuko Vicios Viejosen kontzertuaren ondoren, Aitzkozar elkarteko jendeak prestatu eta Ximona gaztetxekoek zerbitzatutako herri afarian bildu ziren parapentelariak. Makina bat zozketa egin ziren. Eta parrandak ordu txikietara arte jarraitu zuen Nazarenos del Norte, Alerta Gorria eta Oso Basatis taldeen kontzertuekin.

Argazkiak: Carlos Antoñanzas de Miguel.