Erlojuaren kontrako Nafarroako eta Euskadiko Txapelketa Iturmendin

Guaixe 2016ko eka. 10a, 10:59

Bihar, larunbatean, 14:30etik aurrera jokatuko da IV. Iturmendi Erlojupeko Trofeoa, Nafarroako kadeteen, juniorren 23 urtez azpikoen eta eliteen Txapelketa, eta 23 urtez azpikoen Euskadiko Txapelketa izango dena

Iturmendi puntako txirrindularien bilgune izango da bihar, larunbatean. Urbasa Txirrindularitza Taldeak antolatuta, IV. Iturmendi Erlojupeko Trofeoa dago jokoan. Orain arte kadete eta junior mailako txirrindulariek hartzen zuten parte aldi berean Nafarroako Erlojupeko Txapelketa zen proba honetan, baina aurten, aipatu bi kategoria horiez gain, afizionatuak ere ariko dira, 23 urtez azpiko eta eliteen Erlojupeko Nafarroako Txapelketa baita ere izango baita Iturmendikoa. Eta hori gutxi ez balitz, proba, aldi berean, 23 urtez azpiko Euskadiko Erlojupeko Txapelketa izanen da.  

Bizikletara igotzen lehenak afizionatuak izango dira, 23 urtez azpikoak eta eliteak. 14:30ean abiatuko da proba. Txirirndulariak, minutu bateko aldearekin banaka aterata, 19,6 km osatu beharko dituzte. Jubenilak 16:00etan abiatuko dira eta 14 km-ko distantzia osatu beharko dute. Kadeteak, aldiz, 18:00etan hasiko dira lanean eta 10 km izango dituzte aurrez aurre.

Eskolakoak Etxarri Aranatzen
Igandean, 11:00etan, eskolen mailako San Kiriko Txirrindularitza Saria jokatuko da, Etxarri Aranazko Errotonda-Burundabide kalean.