Asier Etxeberria eta Josu Etxeberria Nafarroako txapeldunak

Guaixe 2016ko eka. 14a, 12:01

IV. Iturmendiko Erlojupeko Trofeoa-Nafarroako Erlojupeko Txapelketa irabazi zuten

IV. Iturmendiko Erlojupekoa-Nafarroako Erlojueko Txapelketa
Afizionatuak (19 km)
1.Diego Lopez (Euskadi): 25:14
7.Ander Alonso (Rural K.): 26:04
13.Eneko Aramendia (Rural K.): 26:38
19.Pablo Villar (Telcom): 27:43
23.Migel Indurain (Rural K.): 28:56

Juniorrak (14 km)
1.Asier Etxeberria (Q.Albeniz): 19:16
4.Hodei Zia (Q.Albeniz):19:37
6.Xabier Maiza (Q.Albeniz): 19:41
8.Alex Unzilla (Q.Albeniz): 20:10
15.Oihan Vinagre (Q.Albeniz): 20:50

Kadeteak (10 km)
1.Josu Etxeberria (I. Irabia): 13:33
2.Ailetz Lasa (Q.Albeniz): 13:41
3.Javier Mitxaus (I.Irabia): 14:49
7.Unai Villalobos (Q.Albeniz): 15:00
8.Urko Gorriti (I.Irabia): 15:02
12.Iker Cerviño (Q.Albeniz): 15:23
13.Beñat Etxezarreta (I.Irabia): 15:24
16.Iosu Jaka (Q.Albeniz): 15:31
18.Imanol Galarza (I. Irabia): 15:37
25.Ander Rosado (I. Irabia): 16:01
28.Joseba Huarte (I. Irabia): 16:13
31.Unai Lizarraga (I. Irabia): 16:22
40.Xabier Mauleon (I. Irabia): 16:47

Larunbatean txirrindulazaleak Iturmendin bildu ziren, IV. Iturmendiko Erlojupeko Trofeoa jokatu baitzen, aldi berean kadeteen eta juniorren Nafarroako Erlojupeko Txapelketa, 23 urtez azpiko eta elite mailako afizionatuen Nafarroako Txapelketa eta 23 urtez azpiko Euskadiko Erlojupeko Txapelketa zena.

Bizikletara igotzen lehenak afizionatuak izan ziren. 14:30ean abiatu zen euren proba. Minutu bateko aldearekin banaka aterata, 19 km zituzten aurrez aurre, Lakuntzara joan eta buelta hartu, finean. Azkarrena Jorge Azanza altsasuarrak zuzentzen duen Euskadi Fundazioko Diego Lopez izan zen (25:14). Mazkiaran altsasuarrak zuzentzen duen Rural Kutxa talde sakandarreko Ander Alonso 7.a sailkatu zen (26:04). Aurten Rural Kutxan debutatu duen Eneko Aramendia iturmendiarra 13.a sailkatu zen (26:38).


Asier eta Josu txapeldun
Jubenilak abiatu ziren ondoren (14 km). Burundako Quesos Albenizeko Asier Etxeberriak sekulako ikuskizuna eman zuen eta bera izan zen jubenilen Nafarroako txapelduna (19:16), meritu handiz. Bere taldekide Hodei Zia laugarrena sailkatu zen (19:37). Eta kadeteetan (10 km) Aralarko Instersport Irabiako Josu Etxeberria profeta izan zen bere jaioterrian eta Nafarroako txapeldun berria dugu (13:33). 8 segundo atera zizkion Quesos Albenizeko Ailetz Lasari (13:41). Irabiako Jabier Mitxausek osatu zuen podiuma (14:49).

Taldekako Nafarroako Txapelketan, Quesos Albeniz txapelduna kadeteetan
Hurrengo egunean, igandean Nafarroako Taldekako Erlojupeko Txapelketa jokatu zen Tafallan, kadeteen eta juniorren mailan. Juniorren mailan 22 km-ko ibilbidea izan zuten txirrindulariek eta Asesores de Navarra taldea izan zen txapelduna (31:15). Quesos Albeniz bigarrena sailkatu zen, 4 segundora (31:19).
Kadeteen mailako 15 km-ko erlojupekoan Burundak ez zuen huts egin eta Quesos Albeniz izan zen Nafarroako txapelduna (20:35), Lizarrari 45 segundo aterata (21:20). Aralar klubeko Instersport Irabia izan zen hirugarrena (21:22).