Sakandarrak Luchón-Baionan

Guaixe 2016ko uzt. 5a, 14:43

310 km-ko proba ez lehiakorran aritu zen sakandar talde bat

Sakandar talde batek Luchón-Baiona bizikleta ibilbide ezagun eta ez lehiakorra osatu zuen ekainaren 25ean. Joseba Juango, Mikel Astiz, Mitxel Larunbe, Josetxo Ducar, Mikel Lizarraga, Oskar Brun eta Iraitz Goñi izan ziren 310 km-ko proba gogorra osatu zutenak, portu ikusgarriak tartean. Tourragatik ezagunak zaizkigun Peyresourde (1), Aspin (1), Tourmalet (berezia), Col du Soulor (1), Aubisque (3) eta Col d´Osquich gainditu behar izan zituzten. Jose Migel eta Leixko izan zituzten laguntzaile.