Irañeta eta Ibero Nafarroako Ingude Altxatzean eta Mikel Lasarte Motozerra Txapelketan

Guaixe 2016ko uzt. 12a, 09:04
Mikel Lasarte.

Gaur, 12:00etatik aurrera, Iruñean

Asteartean ingudeen txanda izango da. Nafarroako Gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa jokatuko da lehenik. 7 ingude jasotzailek hartuko dute parte txapelketan, bi sakandar, Iñaki Ibero eta Jon Irañeta irurtzundarrak, artean. Josetxo Urrutia (Leitza), Imanol Martin (Berriozar), Albaro Zugarrondo (Iruñea), Alejandro Fernandez (Iruña), eta Angel Albarran (Guadalajara) ingude jasotzaileekin batera aritu beharko dute. 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiete, minutu eta erdiz.

Emakumezkoeen Ingude Altxatze Txapelketaren ondoren, III. San Fermin Motozerra Txapelketaren txanda iritsiko da. Alayn Salvador, Peio Kañamares, Juan Asin eta Mikel Lasartek motozerrarekin duten gaitasuna erakutsi beharko dute, 20 minutuko bi txandatan ariko baitira eta txanda bakoitzean irudi bat egin beharko baitute.