Arakilgo eguna prestatzen

Guaixe 2016ko uzt. 18a, 14:32

Heldu den astelehenean, Santiago egunez, Arakilgo eguna ospatuko da. Beste behin ere arakildarren bilgune bihurtuko da Itsasperri ermita. Eguerdiko mezaren aurretik haurrendako tailerrak, trikitilariak eta azoka izanen dira. Mezaren ondoren, udalaren omenaldiaren txanda iritsiko da. Eta ermita ondoan otamena eginen dute, festa Ihabarrera lekualdatu aurretik. Han izanen da herri bazkaria eta Arakilgo eguneko gainontzeko ospakizunak.

Herri bazkarira joan nahi duenak asteazkeneko 14:00ak arte eman dezake izena udaletxean, 948 500 101 telefonora hots eginez. Ibarrean erroldatutako helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, 7 haurren kasuan. Arakilen erroldatuta ez daudenek herri bazkariagatik 22 edo 12 euro ordaindu beharko dituzte.