Olaztiko txapelak Sakanan: Ongai eta Bergera txapeldun

Guaixe 2016ko uzt. 25a, 13:13

XLV. Olaztiko San Migel Pilota Txapelketako nagusien finalean 13 tantotan utzi zituzten Azketa eta Atxa

Larunbatean hasi ziren Olaztiko Santa Ana festak, baina suziria lehertu baino lehen XLV. Olaztiko San Migel Pilota Txapelketako finalak hasi ziren jokatzen. Txapelketan barna 64 bikote lehiatu dira guztira, horietatik 21 biko afizionatuen mailan. Larunbatean lau final zeuden jokoan: 3. mailakoa, 2. Mailakoa, 1. mailakoa eta nagusien mailakoa. Final estu eta entretenigarrietan, Mendozatarrak gailendu ziren hirugarren mailan, Pabi eta Pablo bigarrenean eta Beunza eta Iurgi lehen mailan. Ondoren jokatu zen partida nagusia, afizionatuen nagusien mailakoa. Alberto Ongai satrustegiarra eta Josu Bergera arruazuarra batetik, eta Azketa eta Atxa bestetik. Txapela Sakanan gelditzea nahi zuten pilotazaleek eta hala izan zen, Ongaik eta Bergerak 13 tantotan utzi baitzituzten Azketa eta Atxa partida bizi, alai eta lehiatuan.

Igandean, berriz, Sutegi-San Migel Txapelketako finalak jokatu ziren, kategoria txikikoak. Txapelketan barna Euskal Herriko eta Errioxako 222 bikote lehiatu dira guztira, txikien mailatik hasita gazteen mailaraino. Olaztin 10 final jokatu ziren guztira, eta soilik bikote sakandar batek lortu zuen finaletara heltzea, haurren 2. Mailako Goikoetxea eta Gorrotxategi (Arbizu). Atxondoko Arruabarrena eta Pello izan zituzten aurkari eta txapela Sakanan gelditu zen, Arbizu taldeko jokalariek 18 eta 11 irabazi baitzieten Atxondokoei.

Beste behin, lan handia egin dute Olaztiko San Migel elkartekoek eta Sutegi taldekoek txapelketa hau antolatzerakoan eta ereindakoak fruitua izan du, makina bat pilotarik hartu baitute parte txapelketan, olaztiarrek partida bikainetaz gozatzeko aukera izan baitute eta finalak ederrak izan baitziren. Hurrengo urtera arte.

XLV. Olaztiko San Migel Pilota Txapelketako finalak
3.maila: Mendoza-Mendoza 18 / Ieregi-Mundiñano 16
2.maila: Jabi-Pablo 18 / Borrega-Berat 12
1.maila: Beunza-Iurgi 18 / Lopez de Zubiria-Garziandia 8
Nagusiak: Azketa-Atxa 13 / Ongai-Bergera 22

Sutegi-San Migel Txapelketako finalak
Txikiak: Zubillaga-Nazabal (Betelu) 18 / Salaberria-Salaberria (Goizueta) 12
Umeak 2: Apaolaza-Arzelus (Ormaiztegi) 9 / Otegi-Ormazabal (Zegama) 18
Umeak1: Oderiz-Sanchez (Oberena-Iruñea) 18 / Eskamendi-Sotil (Betelu) 10
Kimuak 2: Arroki-Goldarazena (Lekunberri) 17 / Salaberria-Garaño (Goizueta-Lekunberri) 18
Kimuak 1: Belauntzaran-Irribarria (Lazkao) 9 / Artaraz-Ituarte (Zeanuri-Atxondo) 18
Haurrak 2: Goikoetxea-Gorrotxategi (Arbizu) 18 / Arruabarrena-Pello (Atxondo) 11
Haurrak 1: Amondo-Ibarrondo (Laudio ) 11 / Peso-Fernandez (Errioxa) 18
Kadeteak 2: Sueiro-Markaida (Zaramaga-Gasteiz ) 14 / Otxoa-Unanue (Gasteiz-Azpeitia) 18
Kadeteak 1: Gutierrez-Garmendia (Errioxa-Lazkao) 13 / Yaniz-Santamaria (Oberena-Iruñea) 18
Gazteak: Elola-Garmendia (Lazkao) 11 / Murua-Balerdi (Arrasate-Antzuola) 18