Sakanako Atletismo Lasterketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2016ko urr. 5a, 10:44

Urriaren 22an jokatuko da, Lakuntzan, eta inskripzioa zabalik dago

Sakanako Mankomunitatetik adierazi dutenez, aurten Sakanako Atletismo Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia Lakuntzan jokatuko da, urriaren 22an. Probaren 16. edizioa izango da eta Sakanako Atletismo Koparako puntuagarria izango da. 17:00etan kategoria txikikoen lasterketak jokatuko dira, aurrebenjamin mailatik haurren mailaraino. 18:00etan abiatuko da proba nagusia, 8 km-koa. Kadeteek bertan parte hartu ahalko dute, 5 km osatuz.

Izena ematea, non
Aurretik, www.kirolprobak.com web gunean. Argibideak Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus).