Navarider Day berriro ere Sakanatik pasako da

Guaixe 2016ko urr. 6a, 16:16

Nafarroan barna 400 kilometroko ibilbidea eginen dute festan parte hartuko duten motorzaleek, larunbatean, eta hamaiketakoa hartzeko Etxarri Aranazko Aritzalkon geldialdia egingo dute

Navarider Day du izena Motorutas Moto Club taldeak motorzaleendako larunbatean prestatu duen jai egunak. Iruñea irteera eta helmuga izanda, Nafarroan barna 400 km osatuko dituzte ekitaldian izena eman duten ehunka motorzaleek euren moto gainean. Nafarroako paraje ederrak bisitatzeko aukera izango dute. Iruñetik 7:00etan abiatuta, hainbat kontrol gune jarri ditu antolakuntzak: Los Arcoseko Nafarroako Zirkuitua, Etxarri Aranazko Aritzalko jatetxea (10:00ak inguruan) Agoizko Beti Jai hostala (bazkaria) eta Iruñea, helmuga. 400 motorzale inguruk eman dute izena eta sarrerarekin zer jan eta zer edan izanen dute ibilbidean. Bukaeran, festa antolatu dute Iruñeko Zentralen. Bertan hamaika zozketa izanen dira.