Zubiri-Iruñea: Munarriz eta Satrustegi Top-50ean

Guaixe 2016ko urr. 25a, 12:20

Aritz Munarriz 42.a sailkatu zen eta Mikel Satrustegi 46.a

733 korrikalarik lortu zuten larunbatean Zubiritik atera eta Iruñera iristea (21,1 km), Zubiri-Iruñea maratoi erdia osatu eta gero. Antonio Etxeberria iruindarrak sekulako erakustaldia eman zuen eta txapelduna izan zen, merezimendu osoz, 4 minutu eta bi segundo atera baitzizkion Mostapha Charkiri. Emakumezkoetan Vanesa Pachak agindu zuen (1:19:11). Makina bat sakandar lehiatu ziren eta Aritz Munarriz etxarriarrak (1:19:43) eta Mikel Satrustegi arruazuarrak (1:20:03) lehen 50 postuen artean sailkatzea lortu zuten, 42. eta 46. postuetan, hain zuzen.

Sakandarrak Zubiri-Iruñea maratoi erdian (21 km)
1.Antonio Etxeberria (Iruñea): 1:09:15
42.Aritz Munarriz (Etx): 1:19:43
46.Mikel Satrustegi (Arruazu): 1:20:03
160.Iñaki Paniagua (Alts): 1:28:45
168.Kaxi Estarriaga (Etx): 1:29:07
179.Jose Julian Lopez (Alts): 1:29:45
194.Ruben Garcia (Alts): 1:30:51
225.Adolfo Lopez (Irur): 1:32:49
450.David Fuentes (Alts): 1:45:12
451.Alberto Agirre (Alts): 1:45:13