Errepikatzeko moduko ekitaldia

Guaixe 2016ko urr. 27a, 18:15

Ezkontzen profesionalen ekimenez antolatu zen Expo Boda Sakanak 200 bat pertsona erakarri zituen. Akaberan dastatuarekin, ikusitakoarekin eta entzundakoarekin guztiak pozik zeuden. Eta halako harrotasuna ere nabari zen, jakiteagatik Sakanan detailez betetako halako ekitaldi bat antolatzeko gaitasuna, esperientzia eta gustua daudela.

Bikote ezkongaiak, ezkongairen bat senideekin, jakin mina zutenak, lagunak eta beste hainbat izan ziren hurbildu ziren. Ezkontza bat prestatzeko beharrezko diren gremio guztiak zeuden eta haiengandik beharrezko aholku eta azalpen guztiak jaso zituzten. Batzuk ahoz, besteak bideoen laguntzaz. Aurkene Ormazabalen jantzien desfilea eta Borda jatetxeko Carlos Mañeru sukaldariak ezkontza bazkarietarako sortu dituen sarrerako berriak izan ziren nabarmendu zirenak.

Esperientziarekin “pozik” daude antolatzaileak. Balorazioa egiteko elkartzekoak dira baina ekitaldia errepikatzeko gogoa sumatzen da, “nahiz eta lan handia” izan. Segida izanez gero, maiztasuna zein izanen den zehaztu beharko dute, urtero, bi urtero edo beste maiztasun bat. Gainera, ekarpenak entzun nahi dituzte.