Eguberritarako, magra

Guaixe 2016ko abe. 14a, 09:17

Sakanako dendarien elkarteak 40 urdaiazpiko banatu ditu.

Azarokote kanpainak sakandarrak ibarrean erosketak egitera animatu nahi zituen. Aurreko hilabetean ibarrean erosketak egin dituzten guztiek euren datuekin txartela bete behar zuten. Halako 10.000 baino gehiago jaso ditu Sakanako dendari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak eta haien artean 40 urdaiazpiko zozketatu zituen. Zorte-dunek euren saria atzo jaso zuten. Bestalde, eguberri saioa abiarazteko elkarteak Altsasuko Foru plazako intxaurrondoaren argiztapena abenduaren 2an mustu zuen. Txokolatea edo Xurrut elkarteko kideek eskainitako pintxo potea dastatzera jendea poliki bildu zen.

Sarituak
Lazakoko Jose Bermejo Peguero. Idiazabalgo June Sudupe Alos. Ihabarko Kontxi Astiz Auzmendi. Uharte Arakilgo Eduardo Fernandez Arrastia. Lakuntzako Gurutze Azkona, Mª Carmen Ochoa Sanz eta Pilar Tejeria Mendizabal. Arbizuko Inma Maiza Berastegi eta Oihan Razkin Azpiroz. Etxarri Aranazko Eli Etxeberria Aranburu, Eneka Maiz, Juana Jaka Garmendia eta Piedad Aiestaran Goñi. Bakaikuko Pili Goikoetxea Fernandez eta Txaro Ondarra Erdozia. Urdiaingo Edita A. Juares, Esther Esnaola Irigoien, Marisol Galarza eta Mikel Arbizu Aristizabal. Altsasuko Aitor Bereziartu Antolagirre, Garazi Ieregi Ramirez, Jon Arellano Preciado, Juan Carlos Arnanz Amoztegi, Juan Luis Claver Horna, Jokin Zelaia Olarbide, Mª Isabel Lilapo Zelai, Maria Nines Jarones, Mertxe Azazeta, Milagros Aldasoro Sarasua, Mirentxu Goikoetxea Aldasoro, Nani Iriarte Goikoetxea, Lourdes Solis Herrera, Peio Diaz Goikoetxea, Pili Somalo Alfaro, Urbana Vinagre eta Ana Alonso. Olatzagutiko Patricia Arregui Perutxena eta Toni Ezkurra Noin. Eta Ziordiko June Alzelai Urdiain eta Jone Arbizu Andueza.