Sakanak biztanleak galtzen segitzen du

Guaixe 2016ko abe. 23a, 08:33

Hirugarren urtez segituan ibarreko populazioak behera egin du. 2016ko ilbeltzaren 1ean 2015eko egun berean baino 52 sakandar gutxiago zeuden, %0,26 gutxiago. Hiru urtetan 552 pertsona gutxiago daude ibarrean.

Sakanak hiru urte darama populazioa galtzen: 2014an 305 biztanle, 2015ean 197 eta 2016an 52. %2,66ko biztanleria jaitsiera hiru urtetan. Kopuruek nabarmen adierazten dutenez, jaitsiera erritmoa urte batetik bestera nabarmen jaitsi da. 2016ko aurreneko egunean Sakanan 20.255 pertsona bizi ginen. Haietatik 10.415 gizonezkoak ziren, aurreko urteko egun berean baino 7 gutxiago, eta 9.840 emakumezkoak ziren, 45 gutxiago. Ibarreko biztanleen %51,42 gizonezkoak dira eta %48,58 emakumezkoak. Ehuneko horietan apenas dago alderik urte batetik bestera, 0,1 puntu aurrenekoen alde. Udalerri guztietan emakumezkoak baino gizonezko gehiago bizi dira.

Herrika
Ibarreko zazpi herritan igo da populazioa eta gainontzeko zortzietan jaitsi. Biztanleria handitu den udalerriak honakoak dira: Irañeta (4 biztanle gehiago , %2,33 gehiago), Lakuntza, (6, %0,48), Arbizu (6, %0,54), Ergoiena (2, %0,5), Bakaiku (10, %2,95), Iturmendi (10, %2,58) eta Olatzagutia (2, %0,13). Gorako joera duten herrien artean soilik Irañetak eta Bakaikuk errepikatzen dute. Herritarrak galdu dituzten udalerriak gainontzekoak dira: Arakil (3 biztanle gutxiago, %0,31 gutxiago), Irurtzun (-7, %0,32), Uharte Arakil (-6, %0,71), Arruazu (-2, %1,85), Etxarri Aranatz (10, %0,41), Urdiain (-10, %1,47), Altsasu (-19, %0,25) eta Ziordia (-35, %9). Ziordiaren jaitsiera handi hori komentuaren hustearekin izan dezake zerikusia. Herritarrak galtzen dituzten herrien artean errepikatzen dute Irurtzunek, Arruazuk, Etxarri Aranatzek eta Altsasuk.

Joera luzeagoei erreparatuta, aurtengo datuak 2011ko datuekin alderatuta, soilik lau herrik irabazi dute biztanleria: Irañetak, Lakuntzak, Arbizuk eta Bakaikuk. Atzerago eginez gero eta 2016ko datuak 2006koekin konparatzen baditugu hamar herritan hazi da biztanleria: Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Ziordia. Sakanako populazio errekorra 2013an lortu genuen, 20.809 biztanlerekin.

171 nafar gehiago
Lau urteko beherako joera izan ondoren, aurtengo ilbeltzaren 1ean aurreko urteko egun berean baino pertsona gehiago bizi ziren Nafarroan: 171. Guztira 640.647. Haietatik emakumezkoak 322.807 ziren (%50,39), aurreko urtean baino 216 gehiago eta gizonezkoak 317.840 (%49,61), 2015ean baino 45 gutxiago. Sakandarrak Nafarroako populazioaren %3,16 gara.

Herria /Urtea 2016     2015     2016-2015 aldea     2011

2016-2011
aldea

2006 2016-2006
aldea
  Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak Guztira Guztira Guztira Guztira
Altsasu 7.471 3.773 3.698 7.490 3.785 3.705 -19 -12 -7 7.655 -184 7.501 -30
Arakil 952 490 462 955 494 461 -3 -4 1 956 -4 882 70
Arbizu 1.117 569 548 1.111 571 540 6 -2 8 1.082 35 1.006 111
Arruazu 106 57 49 108 56 52 -2 1 -3 112 -6 107 -1
Bakaiku 349 183 166 339 178 161 10 5 5 340 9 337 12
Ergoiena 399 216 183 397 215 182 2 1 1 422 -23 437 -38
Etxarri A. 2.456 1.277 1.179 2.466 1.280 1.186 -10 -3 -7 2.485 -29 2.434 22
Irañeta 176 97 79 172 96 76 4 1 3 160 16 157 19
Irurtzun 2.187 1.125 1.062 2.194 1.133 1.061 -7 -8 1 2.279 -92 2.192 -5
Iturmendi 398 206 192 388 200 188 10 6 4 403 -5 379 19
Lakuntza 1.263 658 605 1.257 651 606 6 7 -1 1.237 26 1.103 160
Olatzagutia 1.522 786 736 1.520 776 744 2 10 -8 1.696 -174 1.762 -240
Uharte A. 834 438 396 840 443 397 -6 -5 -1 836 -2 775 59
Urdiain 671 356 315 681 354 327 -10 2 -12 714 -43 605 66
Ziordia 354 184 170 389 190 199 -35 -6 -29 399 -45 351 3
Sakana 20.255 10.415 9.840 20.307 10.422 9.885 -52 -7 -45 20.776 -521 20.028 227