Zuntz optikoko sarea 2019rako

Guaixe 2016ko abe. 28a, 11:08
Zuntz optikoa Arbizun jartzeko lanak.

Nafarroako Gobernuak onartu duen 2017-2019 toki inbertsioen planean belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegituren inbertsio programa dago. Gaur egun ibarreko hainbat herritan zuntz optiko sarea jartzeko lanean ari dira langileak. Baina sare hori ibarrean epeka zabalduko da eta Ekai eta Uharte Arakil artean 2019rako izanen da. Nafarroako Gobernuak 203.400 euroko diru-laguntza aurreikusi du.