Kalera, Kalera! Tourrak Sakana zeharkatuko du bihar

Guaixe 2016ko abe. 23a, 14:14

Presoak kaleratzeko eskatuz zutabe bana abiatuko da Irurtzundik, 10:30ean, eta Ziorditik, 10:45ean. Etxarri Aranatzen 13:00etan elkartuko dira eta ekitaldia izanen d.

Kalera, Kalera! Tourrean oinez, laisterka, patinekin edo bizikletan parte hartzeko aukera izanen da. Herriz herri txandakatuz edota gehituz, ibarraren ekialde eta mendebaldetik abiatutako adarrak Etxarri Aranatzen batu arte. Behin Etxarrin kantu eta kandelekin ekitaldia eginen da.

Kalera, Kalera dinamika preso politiko izandako talde batek sustatu du eta Euskal Herrian barna hainbat ekimen egiten ari dira. Guztiekin Euskal Preso Politikoen Kolektiboari (EPPK) babesa azaldu, “herri borroka sustatu eta preso guztien kaleratzea zein iheslari guztien itzuleraren beharra exijitu” nahi dute. Dinamikaren sustatzaileek diotenez, “iragana den gatazka armatuaren ondorioak erabakitzeko inolako mugimendurik gabeko bost urte” izan dira azkenekoak.

Eta tarte horretan presoen gaiak “atzera egin” duela nabarmendu dute. “Gaur egun espetxeetako egoera aurreko urteetakoa baino larriagoa da”. Presoei ezartzen zaien legeria “salbuespenean, neurrigabekerian eta mendekuan dago oinarrituta”. Eurena beste ekimenen osagarri ikusten dute eta “helburua lehenbailehen denak ateratzea” dela adierazi dute. “Kalera, Kalera! Espetxeak husteko exijentzia da, baita bakea eta askatasuna irabaztekoa ere”. Aldi berean, “euskal gizarteari presoen aldeko kalera atera dadin” eskatu dute.

Ordutegiak
Irurtzun             10:30
Etxarren            10:46
Zuhatzu             11:01
Satrustegi          11:07
Hiriberri             11:20
Ihabar               11:32
Irañeta              11:45
Uharte Arakil      12:01
Arruazu             12:21
Lakuntza           12:36
Arbizu               12:49
Etxarri Aranatz   13:00

Ordutegiak
Ziordia             10:45
Olatzagutia      11:15
Altsasu, benta  11:37
Urdiain, benta  12:04
Iturmendi        12:18
Bakaiku           12:27