Martijak eta Asegarcerekin debutatuko duen Bakaikoak jokatuko dute Zilarrezko Binakakoan

Guaixe 2017ko urt. 3a, 14:07

Txapelketa gaur aurkeztu dute Bilbon

Maila nagusiko Binakako Txapelketarekin batera 2. Mailako edo Zilarrezko Bigarren Mailako Binakako Txapelketa jokatuko da. Txapelketa honetarako Aspek eta Asegarcek bere pilotari gazteenak aurkeztu dituzte, etorkizunerako dituzten harribitxiak, eta tartean bi sakandar daude. Bata, iaz Asperekin debutatu zuen Julen Martija arakildarra, Etxeberrikoa, eta bestea, Asegarcerekin entrenatzen zebilen eta Bilboko taldearekin debutatuko duen Joanes Bakaikoa etxarriarra.

Gaur aurkeztu dute Zilarrezko Mailako Binakakoa, Bilbon. Ilbeltzaren 13an abiatuko da txapelketa eta finala apirilaren 2an jokatuko dela aurreikusten da. Aspeko bikoak Errandonea-Martija, Elordi-Erostarbe, Ugalde-Martinez eta Dario-Jaunarena dira, eta Asegarcekoak Bakaikoa-Ladis Galarza, Laso-Iturriaga, Peña-Salaberri eta Arteaga-Erasun. Onena opa diegu bi sakandarrei.