105 txirrindularik despeditu zuten urtea Urbasan

Guaixe 2017ko urt. 4a, 10:36

SDA-k antolatutako 2016ko San Silbestrea-34.Urbasa Igoeran parte hartu zuten

Urtea despeditzeko beste klasikoetako bat da Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) antolatzen duen San Silbestrea. Aurten 34. edizioa zuen Altsasutik abiatuta Urbasako portua igotzea helburu zuen lasterketak. Aurten, lehenengoz, eguerdiz abiatu zen proba, orain arte arratsaldez burutzen baitzen. Eta aldaketak arrakasta izan zuen, txirrindulari gehiagok hartu baitzuen parte. 2015ean 82 txirrindulari aritu ziren eta 2016an 105.

Ohiko moduan, giro bikainean ekin zioten ibilbideari txirrindulariek. Batzuk lasai, lehiatu gabe aritu ziren, baina beste batzuk lehia bizian aritu ziren. Azkarrena Patxi Cia izan zen. Urbasako hotzari aurre egiteko bikain etorri zen Sociedad Deportiva Alsasuak portu gainean banatu zuen salda beroa. Bukaeran txirrindulariek oroigarriak jaso zituzten Sociedad Deportivako egoitzan.