Belenzaleen zozketak badu zenbaki saritua

Guaixe 2017ko urt. 12a, 09:23

Ilbeltzaren 8an itxi zituen atean Sakanako Belenzaleen Elkartearen jaiotza erakusketa. Olatzagutiko erakusketa ikusgarritik pasa diren askok eta asko, laguntza modura, zozketarako txartela erosi zuten. Jaiotza txiki baten zozketarako txartelak ziren eta 226 zenbakia duenak eskuratuko du saria.