Zilarrezkoa: Martijak irabazi eta Bakaikoak galdu

Guaixe 2017ko urt. 23a, 11:48

Bi pilotari sakandarrek ordezkoekin aritu behar izan zuten, Martijak Gorkarekin eta Bakaikoak Zabalarekin

Asteburuan Zilarrezko Binakako 2. jardunaldia jokatu da. Tartean, Errandonea ordezkatu zuen Gorkak eta Julen Martijak 22 eta 14 irabazi zieten Peña II.ari eta Ibai Zabalari. Bakaikoa Ladis Galarza ordezkatu zuen Ibai Zabalarekin aritu zen, baina galdu egin zuten, 22 eta 15, Arteaga II.aren eta Erasunen kontra.

Datorrena
Sailkapena kontuan hartuta, Errandoneak eta Martijak bi puntu dituzte eta sailkapeneko buru dira. Bakaikoa eta Ladis Galarza aldiz, punturik gabe daude, sailkapenean azkenak. Zilarrezko Binakako 3. jardunaldian, Laso eta Iturriagaren kontra ariko dira Bakaikoa eta Ladis Galarza, igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan, 17:00etan (ETB1). Aldiz, astelehenean, 16:30ean, Tolosan, Errandoneak eta Martijak Arteaga eta Erasun izanen dituzte aurkari