Mendieta eta Azkargorta, zilarrezkoa eta brontzezkoa

Guaixe 2017ko ots. 8a, 11:14
Ruben Mendieta, zilarrezko domina jasotzen. Argazkiak: Maite Azkargorta.

Pista Estaliko Nafarroako Atletismo Txapelketan lehiatu ziren bi sakandarrak

Otsailaren 5ean Pista Estaliko Nafarroako Atletismo Txapelketa jokatu zen Zaragozan. Bi sakandar lehiatu ziren bertan. Ruben Mendieta olaztiarra 800 metroko lasterketan aritu zen eta Fermin Azkargorta iturmendiarra, aldiz, 400 metroko lasterketan. Bi atleta hauek pistan aritzen dira, izugarri entrenatzen dute eta ibilbide bikaina daramate. Aipatu txapelketa da horren isla.

Ruben Mendietarendako 800 metroko lasterketa konplikatua izan zen, ez baitzen ongi sentitzen. Atzean gelditu zen eta zailtasunak izan zituen, baina azkeneko buelta bikaina egin zuen, hiru korrikalari gainditu baitzituen, eta, azkenean, bigarrena iritsi zen (2:02,60). Horrela, zilarrezko domina kolkoratu zuen olaztiarrak, merezimendu osoz.

Fermin Azkargortak, bestalde, 400 metroko lasterketan ez zuen zortea alde izan eta ez zen ibili pentsatzen zuen bezain azkar. Azkenean, hirugarrena sartu zen helmugara (53:90) eta podiumera igo zen, brontzezko domina jasotzera.