Zilarrezko Binakakoan Bakaikoak bere lehen partida irabazi zuen, Martijaren kaltetan

Guaixe 2017ko ots. 13a, 12:45

Errandoneari eta Martijari 9 eta 22 irabazi zieten Bakaikoak eta Ladis Galarzak

Aurten Asegarcerekin debutatu duen Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarrak profesional mailako bere lehendabiziko garaipena lortu zuen igandean Tafallan. Zilarrezko Binakako 5. jardunaldian Bakaikoak eta Ladis Galarzak Errandonea eta Etxeberriko Julen Martija izan zituzten arerio. Etxarriarra bikain aritu zen aurreko koadroetan eta, Galarzarekin batera, 9 tantotan utzi zituzten Errandonea eta Martija. Profesional moduan eta Zilarrezko Binakakoan bere lehen

Zilarrezko Binakakoan Lasok eta Iturriagak 5 puntu dituzte, 3 puntu dituzten 3 biko daude –Elordi-Erostarbe, Dario-Jaunarena eta Arteaga II.a-Erasun–,  Errandonea-Martijak eta Peña II.a-Salaberrik bina puntu dituzte eta Bakaikoa-Ladis Galarzak eta Ugalde-Martinezek puntu bana.

Ostiralean Errandoneak eta Martijak Dario eta Jaunarena dituzte aurkari. Dariok eta Jaunarenak 3 puntu dituzte eta Errandoneak eta Martijak 2 puntu. Beraz, jokoan dagoen puntua urrezkoa da bi bikoendako. Bestalde, puntu bakarra duten Bakaikoak eta Galarzak astelehenean jokatuko dute 3 puntu dituzten Elordi eta Erostarberen kontra. Bakaikoak eta Galarzak ezinezkoa dute Zilarrezko Binakako finalerdietarako, baina txapelketan lehen garaipena lortzetik datoz eta bide horretan segitzeko asmoa dute. Hortaz, lehia bizia espero da.

Zilarrezko Binakako 6. jardunaldia
Dario-Jaunarena / Errandonea-Martija (ostiralean, 20:30ean, Irunen)
Arteaga II.a-Erasun / Peña-Salaberri (larunbatean Zizurkilen)
Elordi-Erostarbe / Laso-Iturriaga (igandean, 17:00etan, Eibarren. ETB1)
Ugalde-Martinez / Bakaikoa-Galarza (astelehenean, 16:30ean, Tolosan)