Ezkurdia: “Sentsazio onekin gaude. Guztia ematera aterako gara kantxara”

Guaixe 2017ko ots. 23a, 08:45

Olaizola eta Untoriaren kontrako partidarako materiala aurkeratu zuten asteazkenean Labriten

Larunbatean hil ala biziko partida jokatuko dute Joseba Ezkurdiak eta David Merinok Olaizola II.aren eta Untoriaren kontra. Partidarako materiala aukeratu zuten asteazkenean Labriten. 6 puntu dituzte Ezkurdiak eta Merinok eta 5 puntu Olaizolak eta Untoriak. Hortaz, larunbatean jokoan dagoena urrezko puntua da.

Partidara estuago iritsi dira Olaizola eta Untoria. “Ezkurdiak eta Untoriak gora egin dute partidak jokatu ahala eta oso partida konplikatua dugu aurretik. Partida gogorra eta zaila izango da, baina aurretik jokatu izan dugun moduan jokatzen badugu, irabazteko aukerak baditugu” adierazi zuen Aimar Olaizolak material aukeraketan. Irabaztera derrigortuta daude goizuetarra eta errioxarra.

Ezkurdiak eta Merinok puntu bat gehiago dute eta bi partida jarraian irabaztetik datoz, konfiantzarekin. “Txapelketa oso paretsu dago. Pilotazaleendako polita da, emozio handia baitago. Gu dena ematera aterako gara kantxara. Sentsazio onak ditugu, ez dugu arazo fisikorik eta azken partidak irabaztetik gatoz. Larunbateko partidan zentratu nahi dugu eta guztia ematera aterako gara” nabarmendu zuen aurrelari arbizuarrak.