52 txirrindulari trebatuko dira Burunda kluban

Guaixe 2017ko mar. 2a, 14:11

Larunbatean egin zuten 2017ko taldeen aurkezpena, Iortian

2017ko txirrindularitza denboraldia hasi da eta denboraldi honetarako taldeak eta asmoak aurkeztu zituen, larunbatean, Burunda Txirrindularitza Taldeak, Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Guztira 52 txirrindulari izanen ditu aurten taldeak, horietatik 41 eskoletan, 4 kadeteetan eta 7 junior mailan.

Qualery, La Tasca de Don José eta Katealde izango dira Burundako eskolen babesleak. Aldiz, Quesos Albenizek eta Makorrek babestuko dituzte kadeteen eta juniorren taldeak. Emandako babesa eta laguntzagatik eskerrak eman zien Burundak.

Burundako zuzendaritzan ez dago aparteko aldaketarik. Oscar Guerrerok jarraitzen du presidente lanetan, Iñaki Lasa presidenteordearen, Gorka Mintegi idazkariaren eta Ismael Perez diruzainaren laguntzarekin. Joxean Begiristain eta Goyo Chamorrok osatzen dute junta.

7 proba
Burunda taldeak guztira 7 lasterketa antolatuko ditu denboraldi honetan. Eskolen mailan 5 izanen dira, Ziordian, Oalztin, Altsasun, Urdiainen eta Iturmendin. Kadeteetan Gaztetxoak Torneorako proba antolatuko dute Altsasun eta juniorretan ere beste proba bat, Altsasun.


Burunda Txirrindularitza Taldea 2017
Eskolak (41):
Promesak (14): Xabier Curiel Peña, Izai Igeltz Irizar, Unai Gomez Lopez de Goikoetxea, Asier Flores Agirre, Markel Lizarraga Lopez de Goikoetxea, Alex Gonzalez Juanez, Ion Unai Gonzalez Mañeru, Aitzol Hernaz Iraola, Gabriel Gonzalez Juanez, Eneko Pinto Vicente, Ibai Galarza Zubiria, Ekaitz Zufiaurre Goikoetxea, Joan Lizarraga Senar eta Egoi Urtasun Etxeberria.

Hasiberriak (10): Ekaitz Perez Barrenetxea, Ekiñe Agirre Lopez, June Etxeberria Anton, Maider Ondarra Lopez, Ekain Imaz Perez, Hegoi Garcia Duran, Ohian Arregi Cano, Ohian Hernaz Iraola, Luken Zelaia Ganuza eta Izaro Ramos Santamaria.

Kimuak (9): Ion Aierbe Senar, Iker Begiristain Andueza, Pablo Senosiain Galarza, Iker Gomez Lopez de Goikoetxea, Asier Etxeberria Anton, Mikel Regil Fernandez, Aitor Barandalla Granizo, Mikel Lizarraga Senar eta Oier Agirre Lopez.

Haurrak (8): Julen Guerrero Carrasco, Ander Villalobos Hernaz, Mikel Uncilla Aldasoro, Unax Trevejo Rodriguez, Nahia Imaz Perez, Ohian Etxeberria Anton, Ion Chamorro San Martin eta Hugo Aznar Vijuesa.
Entrenatzaileak: Ismael Perez Auzmendi eta Gorka Mintegi Mazorriaga

Kadeteak (4): Unai Villalobos Hernaz, Iker Mintegi Claver, Unai Aznar Vijuesa eta Jonathan Felix Vega Barrio. Entrenatzaileak: Ion Irigoien Fresneda eta Eneko Vilar Sisamon.

Juniorrak (7): Josu Jaka Parrizas, Ailetz Lasa Lizarraga, Mateo Gonzalez Torres, Iñigo Fernandez Martinez, Hodei Zia Lopez, Daniel Izquierdo Saenz-Torres eta Juan Riaño Lopez. Entrenatzaileak: Tomas Martinez Viedma eta Aritz Irigoien Fresneda.