Zilarrezkoa: finalerdiko lehen jardunaldia galdu dute Errandoneak eta Martijak

Guaixe 2017ko mar. 7a, 09:19

Arteaga II.ak eta Erasunek 22 eta 12 irabazi zieten

Zilarrezko Binakakoan asteburuan finalerdietako lehen jardunaldia jokatu zen. Errandoneak eta Julen Martija arakildarrak galdu egin zuten, 22 eta 12, Arteaga II.aren eta Erasunen kontra. Asteburuan Laso eta Iturriaga izango dituzte aurkari, finalerdietako 2. jardunaldian.

Zilarrezkoa. Finalerdietako 2. jardunaldia
Arteaga II.a-Erasun / Peña II.a-Salaberri (ostiralean, 22:00etan, Lasarten. ETB1)
Laso-Iturriaga / Errandonea-Martija (zehaztu gabe)