Juniorrak: Josu Etxeberria laugarrena Deban

Guaixe 2017ko mar. 9a, 08:54
Josu Etxeberria Villatuertan.

Taldekako sailkapenean Quesos Albeniz hirugarrena izan zen

Larunbatean XLIV. Debako Amaikak Bat Saria jokatu zuten juniorrek (86 km). 53 txirrindularik lortu zuten proba bukatzea eta Elproex-Iturribero taldeko Oier Lazkano izan zen lehena (2:12:19). 30 segundora hirukote bat sartu zen, Intersport-Irabiako Josu Etxeberria iturmendiarra tartean. Sailkapenean laugarrena izan zen Josu, lehen urteko juniorretan lehena. Quesos Albenizko Juan Riaño 20.a sailkatu zen, Mateo Gonzalez 27.a, Ailetz Lasa 33.a, Iñigo Fernandez 34.a eta Hodei Zia 36.a. Taldekako sailkapenean Quesos Albeniz hirugarrena sailkatu zen.

Pista
Asteburuan Espainiako Pista Txirrindularitzako Kopako bigarren jardunaldia jokatuko da Tafallan.