Zilarrezkoa: aukerarik gabe daude Errandonea eta Martija

Guaixe 2017ko mar. 13a, 09:40

Zilarrezko Binakako finalerdietako bi jardunaldi galduta, finalerako sailkatzeko aukerarik gabe geratuko dira

Zilarrezko Binakako txapelketan finalerdietako 2. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Errandoneak eta Martijak atzera ere galdu egin zuten, 22 eta 15, Lasoren eta Iturriagaren kontra. Hortaz, orain arteko finalerdietako ligaxkako 2 jardunaldiak galdu eta gero, finalera sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira Errandonea eta Martija.

Sailkapenean Arteagak eta Erasunek 2 puntu dituzte, Lasok eta Iturriagak eta Peña II.ak eta Salaberrik puntu bana eta Errandoneak eta Martijak ez dute punturik. Asteburuan Zilarrezko Binakako finalerdietako 3. jardunaldia dago jokoan eta Peña II.aren eta Salaberriren kontra ariko dira ezer jokoan ez duten Errandonea eta Martija, larunbatean, Labriten. Beste finalerdian, Arteaga II.a eta Erasun Laso eta Iturriagaren kontra ariko dira.

Zilarrezkoa. 3. jardunaldia
Arteaga II.a-Erasun / Laso-Iturriaga (ostiralean, 22:00etan, Oñatin)
Peña II.a-Salaberri / Errandonea-Martija (larunbatean, 16:45ean, Labriten. ETB1)