Emakumeeen Nafarroa Ermitagaña txirrindularitza taldea jaio da

Guaixe 2017ko mar. 16a, 11:55

Bertan ariko dira Leire Maiza eta Maria Beraza sakandarrak

Aurreko ostegunean aukeztu zuten, Iruñean, emakumeen Nafarroa Ermitagaña Navarra taldea. 15 eta 19 urte bitarteko 13 emakumek osatzen dute taldea, Leire Maiza eta Maria Beraza kadete sakandarrak tartean. Ermitagaña klub barruan sartu da taldea baina Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko babesa du, beste hainbat entitateren laguntzarekin batera. Helburua “edozein emakume txirrindulari nafarrek txirrindulan aritzeko tokia izatea” da. Hala adierazi zuten, klubetik, aurkezpenean: “hemendik aurrera pedalkadan aritu nahi duen edozein emakume nafarrek ateak zabalik ditu”.

Klubetik Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak ekimenarekin izandako inplikazioa gogoz eskertu zuten. Institutuko zuzendari Ruben Goñi sakandarrak onartu zuen taldea sortu ahal izateko lan asko egin zela eta taldeak aurrera egiteko “asko geratzen dela egiteko”, baina ahaleginak “pena merezi izan duela” eta proiektua “behar beharrezkoa” zela, “gizarteak hala eskatzen duelako”.

Nafarroa Ermitagaña Navarra taldean sei kadete, lau jubenil eta 23 urtez azpiko txirrindulari bat daude. Bi sakandarrak, Leire Maiza eta Maria Beraza, kadeteak dira, 2. urteko kadetea Maiza eta lehenengo urtekoa Beraza.  David Lastasa izanen dute kirol zuzendari.