Maialen Aramendia txapeldun Tafallan

Guaixe 2017ko mar. 22a, 10:57
Argazkia: Angel Vivar.

Emakumezkoen Euskaldun Torneoko proba jokatu zen igandean Tafallan, kadete, junior eta elite mailan eta iturmendiarrak irabazi zuen juniorren mailan

Igandean Tafallak Emakumezkoen Euskaldun Torneoa hartu zuen. Kadete mailakoek 32 km zituzten aurrez aurre, juniorrek 63 km eta elite eta 23 urtez azpikoek 95 km. 105 txirrindularik osatu zuten proba, guztira.

Kadete mailan Gipuzkoa-Ogiberriko Garazi Estebezek irabazi zuen (51:42). CAF Turnkey Engineering taldeko Joana Irastorza 17.a sailkatu zen, 2:46ra, eta Nafarroa Ermitagañako Maria Beraza 34.a sailkatu zen, 5:55era. Juniorren mailan CAF Turnkey Engineering Maialen Aramendia iturmendiarra gailendu zen, esprint estuan. 23 urtez azpikoan Lointek taldeko Alicia Gonzalez gailendu zen (2:40:16) eta elite mailan Lointek taldeko Belen Lopez izan zen onena (2:39:36).

Maialen Aramendiak Belgikako bidea hartuko du CAF Turnkey Engineering taldearekin, martxoaren 26an Gent-Wevelgem txirrindularitza proba klasikoan parte hartzeko.