Pentsioen aldeko bi deialdi

Guaixe 2017ko api. 7a, 08:54

Nafarroako Pentsionistak Martxan eta Sasoiak, Nafarroako jubilatuen elkarteak, pentsioen defentsan deialdi bana egin dute. Aurrenak gaurko egin du deialdia, 12:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazan. Oraingo eta etorkizuneko pentsioen defentsan kaleratuko dira. Sasoiak, bestalde, astelehenerako deialdia egin du, Etxarri Aranazko azokan, 11:00etan. Pentsio publikoak denendako aldarrikatuko dituzte, martxoaren 28an Irurtzungo azokan egin bezala.