Alatz Agirre hirugarrena Agurainen

Guaixe 2017ko api. 26a, 14:41
Alatz Agirre, podiumean.

I.San Jorge-Oriamendi lasterketan maila bikaina eman zuten Sakana Bizirik taldekoek

Manu Yanke taldeak antolatuta, larunbatean I. San Jorge-Oriamendi lasterketa jokatu zen Agurainen (11 km), festetan murgilduta zegoen San Jorge auzoan. San Jorge auzotik aterata ibilbide gorabeheratsu bat prestatu zuten antolatzaileek. Carlos Iturriaga izan zen txapelduna (48:34). Sakana Bizirik taldeko Alatz Agirre arbizuarra hirugarrena sailkatu zen (51:08), David Alvarezen denbora berdinean. Hortaz, hirugarren saria konpartitutakoa izan zen. Fran Araña 7.a sartu zen (53:40), Joni Araña 13.a (1:01:00) eta Asier Leiza 21.a (1:03:22).