Dantzari sakandarrak Aurresku eta Doinu-Zahar txapelketako finaletan

Guaixe 2017ko mai. 4a, 18:12
Amaia Razkin, Uxue Larraza, Maddi Beltza, Ane Ijurko, Maddi Garmendia eta Ekhi Balda.

Lezoko kanporaketa eta gero Aurresku eta Doinu Zahar txapelketetako finalak erabakiak gelditu dira. Eta haietan sei dantzari sakandar izanen dira. Legazpin, hilaren 13an, Soinu-Zahar txapelketa jokatuko da eta lau etxarriarrek parte hartuko dute: 7 eta 12 urte bitarteko mailan Maddi Beltzak eta Maddi Garmendiak eta 13 eta 15 urte arteko mailan, berriz, Elai Gomezek eta Naroa Otxoak. Oreretan, hilaren 27an, Aurresku txapelketako finala jokatuko da eta bi mailetan sakanako ordezkaritza dago: Ekhi Balda etxarriarra 7 eta 11 urte arteko mailan eta Xabier Bengoetxea ziordiarra 13 eta 15 urte artekoan.

Asteburuan Lezon despeditu zen ligaxka. Iñaki Agirre Larraza dantza irakasleak azaldu digunez, txikienak estreinakoa zuten txapelketan eta “nahiko ongi moldatu dira”. Finalerako sailkatu ez badira ere, Amaia Razkin, Uxue Larraza eta Ane Ijurko dantzari txikien lana nabarmendu nahi izan du Agirrek.

Naroa Otxoa, Xabier Bengoetxea eta Elai Gomez dantzariak.