Half triatloia: Felix Benjumea bederatzigarrena Oropesan eta sakandarrak txukun Iruñean

Guaixe 2017ko mai. 16a, 15:45

Benjumea lehen beteranoa izan zen Oropesa del Marreko Half Triatloian eta Sergio Garcia de Eulate Iruñeko Half Triathlon Erronkan 19.a sailkatu zen 35-39 mailan

Sakandarrak Oropesa del Marreko Half Triatloi No Draftingean (1,9 km-90 km-21 km)
1.Fernando Santander: 4:04:45
9.Felix Benjumea: 4:22:25 (lehen beteranoa)

Sakandarrak Pamplona-Iruñea Half Triathlon Erronkan (1,9 km-85 km-21 km)
-Taldekako multzoen sailkapena:
1.Julen Diez: 3:59:55
92.Sergio Garcia  de Eulate: 4:28:24 (35-39 mailan 19.a)
202.Mikel Lakuntza: 4:41:25 (45-49 mailan 19.a)
214.Iñaki Alvaro: 4:42:40 (30-34 mailan 56.a)
260.Isidro Asurabarrena: 4:47:20 (40-44 mailan 62.a)
*Javier Borrega: 4:42:23

Asteburu honetan Half Triatloi kategoriako bi proba gogorretan aritu dira triatleta sakandarrak. Batetik, Oropesa del Marreko Half Triatloi No Drafting proban (1,9 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrikan) lehiatu zen Saltoki Trikideak taldean dabilen Felix Benjumea. Altsasuarrak proba bikaina egin zuen eta helmugan bederatzigarrena iritsi zen (4:22:25), Elche TCP taldeko Fernando Santander irabazletik (4:04:45) 17:40ra. Beteranoen mailan lehena izan zen Benjumea eta podiumaren gorenera igo zen merezitako saria jasotzera.


Garcia de Eulate, Espainiako Kopako lider
Iruñeak Pamplona-Iruñea Half Triathlon Erronka hartu zuen larunbatean. Allozeko urtegian 1,9 km igerian egin ondoren, bizikleta hartu eta 85 km-ko buelta egin behar izan zuten triatletek Iruñeraino, bizikleta utzi eta Iruñean 21 km-ko distantzia korrikan osatzeko. Elite mailan Gustavo Rodriguez (3:40:36) eta Ruth Brito (4:21:44) izan ziren txapeldunak, meritu handiz. Adin tarteko sailkapenean, Julen Diez Rodriguez (3:59:55) gailendu zen. Sakana Triatloi Taldeko kideek lan bikaina egin zuten. Igeriketan antzeko denborak egin zituzten, bizikletarekin ongi defendatu ziren eta korrikako tartea ere osatu zuten. Sergio Garcia de Eulate altsasuarrak ez zuen aurreikusitako maila eman, muskulu-arazoak izan baitzituen, baina hala ere 92.a sailkatu zen, 35-39 urte arteko multzoan 19.a (4:28:24).  Horrela, Espainiako Kopan bere adin tarteko multzoko liderra da altsasuarra Kopa despeditzeko lau probaren faltan. Gainontzekoek lan ona egin zuten; distantzia luze honi tamaina hartu diote eta hobetzen doaz.