guaixe.eus

Fermin Azkargortaren bi dominak

  Kirola  Iturmendi  Sakana

Nafarroako Kirol Jolasetako Atletismoko lehen finaletan erreleboetako txapelduna izan zen Pamplona Atlético taldearekin eta 400 m hesietan bigarrena sailkatu zen iturmendiarra

Fermin Azkargortaren bi dominak
Fermin Azkargorta, erreleboetako lekukoa hartzen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Larunbatean Nafarroako Kirol Jokoetako Nafarroako Atletismoko lehen finalak jokatu ziren Iruñeko Larrabideko atletismo pistan. Fermin Azkargorta korrikalari iturmendiarrak junior mailako bi probatan parte hartu zuen, 400 m hesietan eta 4x400 metrotan, erreleboetan, Pamplona Atlético bere taldeko kideekin.

Goizean, 400 m hesietan lasterketa bikaina egin zuen Azkargortak eta bigarrena iritsi zen helmugara (57.63). Denbora horrekin Espainiako Txapelketetara joateko txartela lortu zuen Azkargortak, bertan parte hartzeko 58.10-eko denboratik behera egin behar baita.

Arratsaldean izan zen erreleboen txanda, 4x400 metrotan. Iturmendiarrak eta bere taldekideek lan bikaina egin zuten. Hirugarren aldaketan hartu zuen lekukoa Azkargortak eta taldeko azkarrena izan zen. Pamplona Atlético txapelduna izan zen (3:37).

Bi domina jantzita, bere ibilbidean pausuak ematen jarraitzen du Azkargortak.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak