Peru laguntzeko material bilketak segitzen du

Guaixe 2017ko mai. 18a, 19:27

Materiala Altsasuko Frontoiko zeharbidearen 14. zenbakiko udalaren bajeran jasotzen ari dira, asteazkenetan, 11:00etatik 13:00etara.

Carmen Mendoza ziordiarra Errukiaren Andre Mariaren Ahizpen kongregazioko moja da eta 40 urte daramatza Perun, Limatik 25 km-tara dagoen Machayn. Pobretutako herria, uholdek berriki ezer gabe utzi ditu. Mendozak jakinarazi duenez, haur-oihalak, sendaketak egiteko gazak eta bendak, emakumeendako garbiketa eta higiene produktuak, ikastetxeetarako aulki eta mahaiak, bizikletak, 10 ordenagailu, arropak eta jatekoak.

Ayuda Contenedores gobernuz kanpoko erakundea Altsasun bilketa egiten ari da eta, bereziki, negurako arropak jaso nahi dituzte. Botikak bidaliz gero zerga pagatu behar dutenez, dirua bildu eta Perura bidaltzeko asmoa dute, han eros ditzaten. Baita beharrezkoa duten gainontzekoa ere. Baina laguntzaz betetako edukiontzia Perura bidaltzeko ere dirua behar dute. Gaur egun 1.304 euro jasoak dituzte. Baina kopuru horri hitzemandako kopuruak gehituko zaizkie: 2.000 euro Sakana kooperatibak, 600 euro Ziordiko Udalak eta 300 euro Rural Kutxak.

Ekarpenak egiteko
Caixabank-en, 2100 3729 21 2210046559 kontu korrontean.