Ibarreko 6 enpresa Nafarroako Gobernuaren zordun handien zerrendan

Guaixe 2017ko mai. 18a, 19:13

Nafarroako Gobernuak zordun handien zerrenda egin du publiko gaur. Foru ogasunari 250.000 euro baino gehiago zor dizkioten pertsonak eta enpresak ageri dira zerrendan, 316 guztira. Haietako sei enpresa sakandarrak dira. Lauk eraikuntza arloarekin lotuta daude eta finantza krisiaren eraginez sektorean izan zen beheraldiak eraginen zion. Beste biak ostalaritza arlokoak dira.