Nafarroa dastatzeko gonbidapena

Guaixe 2018ko urr. 23a, 19:41
Gaztak Artzain Egunean.

Larunbatean, 18:30etik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean. Gonbidapena kultur gunean jaso daiteke dagoeneko, plaza kopurua mugatua da.

Gora eta Behera jardunaldia Nafarroako lehen sektoreak sortutako produktuen berri emateko “dastaketa-foro-ikuskizuna” da. Foru geografia zabaleko produktuak elkarrekin nola moldatu eta osatzen diren ikusteko aukera izanen da. Aldi berean, ekoizle nafarrak omendu eta sustatuko dira. Hori guztia gastronomia, kontakizunak eta musika dastatzea jasotzen dituen jardunaldi bakarrean. Intia enpresa publikoak, Reyno Gourmet eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazio Departamentuak, Altsasuko Udalaren eta Cederna-Garalurren laguntzaz antolatu du jardunaldia.