Sakanako Futbol Topaketak: benjaminen 2. jardunaldia jokoan

Guaixe 2018ko aza. 23a, 11:03

Uharte Arakilek hartuko ditu benjaminen mailako 5 partidak, igandean, 10:00etatik aurrera

Abian dira Sakanako Futbol Topaketak, Dantzalekun. Jakina denez, Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Asteburu honetan, zehazki, benjaminen mailako partidak jokatuko dira. Hain zuzen ere, Sakanako Futbol Topaketetako benjaminen mailako 2. jardunaldia jokatuko da Uharte Arakilen, eta guztira 5 partida jokatuko dira.

Sakanako Futbol Topaketak. Benjaminen 2.. jardunaldia
Igandean, Uharte Arakilen:
10:00    Urdiain – Sutegi A
10:50    Altsasu A – Sutegi 1
11:40    Altsasu B – Altsasu C
12:30    Etxarri Aranatz 1 – Betelu
13:20    Etxarri Aranatz A – Aralar Mendi