Etxarriko eta SGAko parte hartze esperientziak

Guaixe 2018ko aza. 22a, 19:01
Parte hartzeari buruzko jardunaldiak LeItzan Eneka hizketan. Argazkia: Sakanako Garapen Agentzia.

Nafarroako Gobernuak eta Cederna-Garalurrek antolatuta, erakundeen kudeaketa publikoan eta pribatuan herritarren parte hartzearen garrantziari buruz hausnartzeko jardunaldia egin zen Leitzan ostiralean. Nafarroako Mendialdean herritarren parte hartzean izan diren aurrerapausoak azaltzeko hainbat adibide eman zituzten. Eta, gainera, toki-erakundeetan eta ekonomia eta gizarte arloko beste erakundeetan parte-hartzea sustatzeko eta hobetzeko proposamenak aztertu zituzten.

Mendialdeko udal eta kontzejuek herritarren parte-hartzearen arloan bulkaturiko esperientzien artean Etxarri Aranazko Eneka Maiz Ulaiarrek egindakoa zegoen. Plaza berritzeko eta estalopea jartzeko egin zen prozeduraren berri eman zuen. Bestetik, Sakanako Garapen Agentziako Aintzane Iriberri Berrostegietak Nafarroako Mendialdeko bestelako entitateek herritarren parte-hartzeari buruz sustatutako esperientzien barruan hartu zuen hitza. Lankidetza baino areago, lanerako kultura bat izenburuko hizketaldian Lizarragan argindarra sortzeko mikrosarearen eta energiaren biltegiratze banatuan oinarritutako mikro-sareen merkatura iristeko e-Hiera proiektuaren berri eman zuen.