Sakanako Futbol Topaketak: kimuen txanda, Olaztin

Guaixe 2018ko aza. 29a, 13:59

Olaztin jokatuko da Sakanako topaketen kimuen 4. jardunaldia, 10:00etatik aurrera

Asteburu honetan Sakanako Futbol Topaketen 4. jardunaldia jokatuko da. Olaztin izanen da, igandean, goizeko 10:00etatik aurrera, eta guztira lau partida jokatuko dira.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak. Kimuen 4. jardunaldia
Igandean Olaztin:
10:00    Etxarri Aranatz 1 – Lagun Artea 07
11:00    Etxarri Aranatz A – Urdiain
12:00    Etxarri Aranatz 1A – Lagun Artea 08A
13:00    Lagun Artea 081 – Tipi Tapa