Desfibriladore birziklatze-ikastaroa Olaztin

Guaixe 2019ko ots. 28a, 10:24
Iortia Kultur Guneko desfibriladorea.

Martxoaren 12an izanen da, 16:30etik 20:30era, Olaztiko Kultur Etxean

Desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa behin egitearekin ez da nahikoa, bi urtetik behin ikasitakoak birziklatu behar dira. Horrela, Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, desfibriladore birziklatze-ikastaroa antolatu du martxoaren 12an, asteartearekin, 16:30etik 20:30era Olaztiko Kultur Etxean, aurretik birziklatze-ikastaroa dutenendako. Izena emateko Mank-eko kirol zerbitzura hots egin behar da (948 464 866).  Mank-etik gaineratu dutenez, urrian beste birziklatze-ikastaro bat egingo da.