Klaxon-jotzeak greba feminista iragartzeko

Guaixe 2019ko mar. 5a, 10:59

Sakana guztian klaxon-jotzeak ostiral iluntzean. Sakanako mugimendu feministako kideak ostiraleko greba feministara deitzeko aukera hori baliatu zuten. Irurtzundik eta Ziorditik abiatutako auto-ilarek Etxarri Aranatzen bat egin zuten. Parte-hartzaileei musikarekin egin zieten harrera eta bildutako guztiendako auzatea izan zen.