Altsasu institutukoek grebarekin bat eginen dute

Guaixe 2019ko mar. 6a, 18:54
Ikastetxeko irakasleak greba feministarekin bat eginen dute.

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko hainbat irakaslek eta langilek Emakumeen Nazioarteko Egunean deituta dagoen deialdiarekin bat egitea erabaki dute. Beraz, bigarren hezkuntzako irakasle ugarik greba feministaren deialdiarekin bat egin eta lan uztea eginen dute etzi. Aldi berean, greba feministarekin bat egitera gonbidatu dute.