Izarrak ezagutzeko aukera

Guaixe 2019ko api. 10a, 11:20
Aralarko santutegia.

Larunbatean, 21:30etatik 23:30etara astronomia behaketa tailerra izanen da Aralar santutegi aurreko zabalgunean.

Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuaren udaberriko kanpainaren barruan sartutako ekintzetako bat da Izarrei so. Astronomian interesa duten pertsonei zuzendutako eskaintza da. Gauez zeru izartua teleskopio bidez begiratzea, argi kutsadurarik gabeko tokitik. Iruñeko planetarioko adituek gidatuko dutenak. Departamentuak eskaintza hori Sakanako Garapen Agentziarekin eta Plazaola turismo partzuergoarekin elkarlanean antolatu du.

Parte hartzeko aurretik izena info@sakanagaratzen.com helbidera idatziz eman behar da. Antolatzaileek parte-hartzaileei gomendatu diete arropa egokia eta prismatikoak eramatea. Aldi berean jakinarazi dute Aralarko taberna irekita egonen dela aldez aurretik norbaitek bokatak edo jateko zerbait hartu nahi baldin badu. Eguraldiak behaketan lagunduko ez balu jarduera aterpean eginen da.